2 Hirugarren egunean, Saulen kanpalekutik zetorren gizon bat agertu zen; jantziak urraturik eta burua hautsez estalirik zekartzan. Davidengana heltzean, lurreraino ahuspeztu zen.
3 Davidek galdegin zion:—Nondik zatoz?—Israeldarren kanpalekutik natorkizu ihesi —erantzun zion.
4 Davidek galdegin zion:—Zer gertatu da? Esadazu, otoi!—Ihes egin du jendeak guda-zelaitik. Gizon asko erori da hilik. Saul eta beronen seme Jonatan ere hil dira —erantzun zuen.
5 Davidek galdetu zion berria zekarkion gazteari:—Nola dakizu hilak direla Saul eta beronen seme Jonatan?
6 Berria zekarren gazteak erantzun zuen:—Gilboa mendian gertatu nintzen ni, halabeharrez. Saul bere lantzaren gainean zegoen. Hurbiltzen ari zitzaizkion guda-gurdiak eta zaldizkoak.
7 Atzera begiratu eta, ni ikustean, dei egin zidan. Eta nik «Hemen nauzu!» erantzun nion.
8 Hark galdetu zidan: «Nor zara?» Nik erantzun: «Amalektarra nauzu».