20 «Ez oihukatu berri hori Gaten,ez zabaldu Axkelongo kaleetan,poz ez daitezen filistearren alabak,alai ez daitezenjentil-arrotz horien alabak.
21 Gilboako muinoak,ez ihintzik, ez euririk zuen gainera!Ez bedi zuetanalor emankorrik izan!Paraje horretan gelditu baitzenSaulen ezkutua,olioz ez, hildakoen odolez baizik,
22 adoretsuen gantzez igurtzia;Jonatanen uztaia,inoiz atzera egin ez zuena,Saulen ezpata,erabili gabe sekula itzuli ez zena.
23 Ene Saul, ene Jonatan,kutun eta maiteak,bizitzan eta heriotzanbeti elkartuak,arranoak bezain bizkorrak,lehoiak bezain indartsuak!
24 Israelgo alabak, egiozue negar Sauli,dotore janzten zintuzteneta apaintzen,urrezko bitxiz zituenzuen soinekoak edertzen.
25 Horra, adoretsuak guduan hilak!Jonatan zure gailurretan hila!
26 Hau samina zuregatik,Jonatan ene anaia,hain zinen niretzat maitea!Zure maitasuna niretzat gozoagoemakumeen amodioa baino.