9 Eta esan zidan: «Zatozkit, arren, ondora eta hil nazazu. Hilzorian nago, baina oraindik bizirik».
10 Joan nintzaion eta hil egin nuen; bai bainekien ezin izango zela bizi hondamen haren ondoren. Buruan zeraman koroa eta besoan zeraman besokoa hartu nizkion, eta hemen dakarzkizut, ene jauna.
11 Davidek bere jantziak hartu eta urratu egin zituen. Orobat egin zuten berarekin ziren gizon guztiek.
12 Dolu egin zuten eta negar, eta baraurik egon ziren arratsa arte Saulengatik, beronen seme Jonatanengatik, Jaunaren herriarengatik eta Israel osoarengatik, ezpatapean eroriak baitziren.
13 Davidek, orduan, galdetu zion gertatuaren berri ekarri zion gazteari:—Nongoa zara?—Zuen artean etorkin gisa bizi den amalektar baten semea nauzu —erantzun zuen hark.
14 Davidek esan zion:—Eta nolatan ez zinen Jaunaren gantzutua hiltzeko beldur izan?
15 Eta morroi bati dei egin eta agindu hau eman zion Davidek:—Zatoz eta hil ezazu hau!Hala, jo eta hil egin zuen.