22 Abiatu zen mezularia eta, heldu zenean, Joaben agindua adierazi zion Davidi.
23 Esan zion mezulariak Davidi:—Hango gizonak gu baino gogorragoak ziren. Irtenaldia egin zuten gure kontra zelai zabalera. Guk, aldiz, kontraerasoa egin genien hiri-sarreraraino.
24 Arkulariek jaurti zituzten geziak zure gudarien aurka harresi gainetik eta zure gudarietariko batzuk hil zituzten. Zure zerbitzari Urias hitita ere hil zuten.
25 Davidek esan zion mezulariari:—Esaiok Joabi: «Ez kezkatu horregatik, ezpatak batean bata eta bestean bestea irensten baitu. Areagotu erasoa hiriaren kontra eta mendera ezazue». Emaiok horrela adore Joabi.
26 Jakin zuen Uriasen emazteak bere senarra hil zela eta negar egin zuen harengatik.
27 Dolualdia buruturik, Davidek emakumea etxera etorrarazi, jauregian hartu eta bere emazte egin zuen; eta semea sortu zion. Jaunak, ordea, ez zuen atsegin izan Davidek egina.