8 Gero, esan zion:—Jaitsi zeure etxera eta garbitu oinak.Urias jauregitik atera zenean, erregalua bidali zioten.
9 Uriasek, ordea, jauregiko ate ondoan egin zuen lo, bere jaunaren gainerako morroiekin batera, bere etxeraino jaitsi gabe.
10 Etxera ez zela joan jakinarazi ziotenean, esan zion Davidek Uriasi:—Ez al duzu bide luzea egin? Zergatik ez zara, bada, etxeraino jaitsi?
11 Uriasek Davidi:—Bai Jaunaren kutxa, bai Israel eta Judako gudariak oihal-etxoletan daude; Joab ene jauna ere bere zerbitzariekin lur gorrian etzaten da. Neure etxean sartuko ote naiz, bada, ni, jan-edanean aritzeko eta emaztearekin etzateko? Ez, alajaina! Ez dut behin ere horrelakorik egingo!
12 Davidek, orduan, Uriasi:—Geldi zaitez gaur hemen. Bihar utziko dizut joaten.Egun hartan, beraz, Jerusalemen gelditu zen Urias; biharamunean,
13 berekin jatera eta edatera deitu eta mozkorrarazi egin zuen Davidek. Arratsean atera eta bere jaunaren morroiekin lotaratu zen Urias, etxera joan gabe.
14 Eguna argitu zuenean, Davidek gutuna idatzi zion Joabi eta Uriasekin bidali.