31 Gero, hango jendea irtenarazi eta zerraz, burdinazko pikotxaz eta burdinazko aizkoraz lan egitera behartu zuen, eta adreilugintzara eraman. Horixe bera egin zuen amondarren hiri guztietan. Ondoren, David Jerusalemera itzuli zen bere gudaroste osoarekin.