18 Morroiak kanpora bota zuen neska eta atea giltzaz itxi. Soineko luze ederrez jantzia zegoen neska, halaxe janzten baitziren errege-alaba ezkongabeak.
19 Orduan, ordea, bere burura hautsa bota, soinekoa urratu eta eskuak buruan zituela, garrasika joan zen Tamar.
20 Absalomek, bere anaiak, galdetu zion:—Amnon egon al dun hirekin? Isil hadi, ene arreba, heure anaia dun eta. Ez kezkatu horregatik.Tamar, hala ere, atsekabetua gelditu zen bere anaia Absalomen etxean.
21 Jakin zuen David erregeak gertatuaren berri eta erabat haserretu zen.
22 Absalomek ez zion hitzik esan bere anaia Amnoni, baina gorrotoa zion, arreba Tamar bortxatu zuelako.
23 Handik bi urtera, Absalomek errege-seme guztiak gonbidatu zituen Efraim ondoko Baal-Hatzorren egiten ari zen ardi-mozketako jaira.
24 Absalomek, erregeagana joan eta esan zion:—Ardi-moztearen jaia dugu. Etor bitez nirekin, otoi, erregea eta beronen zerbitzariak.