35 Jonadabek esan zion erregeari:—Horra, hor datoz erregearen semeak. Zure zerbitzari honek esan bezala gertatu da.
36 Hau esan zuenerako, han agertu ziren erregearen semeak, eta garrasika negarrari eman zioten. Erregeak eta beronen zerbitzariek ere berebiziko negar-zotinak egin zituzten.
37-38 Absalomek Gexurko errege zen Amihur-en seme Talmairen etxera egin zuen ihes eta han bizi izan zen hiru urtez. Bitarte osoan dolu egin zion Davidek bere semeari.
39 Amnonen heriotzaren samina eztiturik, ordea, baretu zitzaion Davidi Absalomen kontrako haserrea.