7 Davidek mandatua bidali zion etxera Tamarri: «Zoaz zeure anaia Amnonen etxera eta prestatu zerbait jateko».
8 Joan zen, bada, Tamar bere anaia Amnonen etxera; hau ohean zetzan. Tamarrek ogi-irina hartu, orea egin, anaiaren aurrean opilak prestatu eta erre zituen.
9 Hartu zuen zartagina eta atera zituen, anaiaren aurrean ipiniz. Honek, ordea, ez zuen jan nahi izan, eta agindu zuen:—Alde hemendik denok!Denak irten zirenean,
10 esan zion Amnonek Tamarri:—Ekar iezadazu janaria gelara. Zure eskutik nahi dut jan eta.Tamarrek eginiko opilak hartu eta gelara eraman zizkion bere anaia Amnoni.
11 Janaria hurbiltzean, heldu zion Amnonek neskari, esanez:—Zatozkit, etzan nirekin, ene arreba.
12 Neskak ihardetsi zuen:—Ez, ene anaia, ez nazazu bortxa. Israelen ez da horrelakorik egiten. Ez egin horrelako zitalkeriarik.
13 Nora joan naiteke neure lotsarekin? Zeu ere gizatxarretariko bat izango zinateke Israelen. Otoi, eskatu erregeari nirekin ezkontzeko baimena; ez dizu ukatuko.