5 Bat edo bat hurbildu eta aurrean ahuspezten zitzaionean, Absalomek eskua luzatu, hartu eta besarkatu egiten zuen.
6 Halaxe egin ohi zuen erregeagana zuzenbide eske zetozen israeldar guztiekin. Horrela, bereganatzen ari zen israeldarren bihotzak.
7 Lau urteren buruan, behin batean, esan zion Absalomek erregeari:—Joan al naiteke Hebronera, Jaunari hitzeman nion eskaintza egitera?
8 Siriako Gexur hirian nintzelarik, nik, zure zerbitzari honek, promes hau egin bainuen: «Jaunak Jerusalemera itzularazten banau, oparia eskainiko diot Jaunari».
9 Erregeak erantzun zion:—Zoaz bakean.Jaiki eta abiatu zen Hebronerantz.
10 Absalomek, ordea, mandatariak igorri zizkien Israelgo leinu guztiei, esanez:—Adar-hotsa entzun orduko, esazue: «Absalom errege da Hebronen».
11 Absalomekin batera, berrehun gizon gonbidatu joan ziren Jerusalemdik, xalo-xalo, deus ere jakin gabe.