1 Behin batean, esan zion Ahitofelek Absalomi:—Hamabi mila gizon aukeratu eta gaur gauean bertan Daviden ondoren joango naiz.
2 Nekaturik eta ahuldurik dagoen bitartean, gainera joan eta izutu egingo dut. Berekin dituen guztiek ihes eginen dute, eta erregea bakarrik hilko dut.
3 Horrela, zuregana etorraraziko dut jende guztia, gizon bakarraren biziaren bila baitzabiltza zu. Jendea zuregana etortzean, bakean izanen da herri osoa.
4 Ongi iruditu zitzaien aholkua Absalomi eta Israelgo herri-arduradun guztiei.
5 Absalomek, hala ere, esan zuen:—Otoi, dei egiozue Huxai arkitarrari ere, entzun dezagun zer dioen.
6 Huxai etortzean, esan zion Absalomek:—Hau eta hau esan digu Ahitofelek. Esaguzu egin behar genukeen ala ez berak dioena.