19 Etxekoandreak estalki bat hartu, putzu-ahoaren gainean ezarri eta ale garbitua zabaldu zuen gainean; ez zen deus ere igartzen.
20 Absalomen mutilek, etxe hartara heldurik, galdetu zioten etxekoandreari:—Non dira Ahimaatz eta Jonatan?Etxekoandreak erantzun:—Alde egin dute hemendik uretara.Ibili ziren bila, baina aurkitzen ez eta Jerusalemera itzuli ziren.
21 Haiek alde egitean, biak putzutik atera eta David erregeari berri ematera joan ziren. Esan zioten:—Jaiki eta igaro bizkor ibaiaz beste aldera, Ahitofelek halako aholkua eman baitu zure aurka.
22 Jaiki zen, beraz, David eta harekin zen jende guztia eta Jordan ibaiaz beste aldera igaro ziren; eguna argitu zuenerako ez zen bat ere gelditzen ibaia igarotzeko.
23 Ahitofel, berriz, bere aholkuari jarraitu ez ziotela ikustean, bere astoa txalmaturik, abiatu eta bere hirira, bere etxera, joan zen; eta, etxeko gorabeherak zuzendu ondoren, urkatu egin zuen bere burua. Horrela hil zen, eta bere aitaren hilobian lur eman zioten.
24 David Mahanaimera heldu zen. Bitartean, Absalom Jordanez beste aldera igaro zen, berekin zituen israeldar guztiekin.
25 Amasa zeritzan bat gudalburu ezarria zuen Absalomek, Joaben ordez. Amasa hau Itra izeneko israeldar baten semea zen. Itra Abigailekin ezkondua zegoen; Abigail Nahaxen alaba zen eta Joaben ama Tzeruiaren ahizpa.