1 Erregea dar-darka gelditu zen; ate gaineko solairura igo eta negarrari eman zion. Bidean honela zioen:—Ai ene seme Absalom, ene seme, ene seme Absalom! Zergatik ez naiz ni hil zure ordez? Absalom, ene seme, ene seme!
2 Jakinarazi zioten Joabi erregea negarrez eta aieneka ari zela Absalomengatik.
3 Egun hartan garaipena dolu bihurtu zen gudaroste osoarentzat, entzun baitzuten gudariek erregea atsekabetua zegoela bere semearengatik.
4 Horregatik, gudarostea isilka sartu zen hirira, gudutik ihesi datorren gudarostea lotsaz isilka sartu ohi den bezala.
5 Erregeak, aurpegia estalirik, oihu handiz honela zioen:—Ai ene seme Absalom, Absalom ene seme, ene seme!