34 Erregeak esan zion Bartzilairi:—Zatoz nirekin Jerusalemera; behar duzun guztia izango duzu nire ondoan.
35 Bartzilaik, aldiz, erregeari:—Beste zenbat urtez biziko naiz, bada, erregearekin Jerusalemera joan behar izateko?
36 Baditut, dagoeneko, laurogei urte. Uste al duzu badudala ahalmenik ona eta txarra bereizteko? Edota janari-edariez gozatzeko? Edota kantariei entzuteko? Zuretzat oztopo baizik ez nintzateke izango, ene errege jauna.
37 Jordan igarotzen lagundu besterik ez dizut egingo; horregatik eman behar al didazu halako saria?
38 Otoi, uztazu itzultzen, neure herrian neure aita-amen hilobi ondoan hil nadin. Baina hona hemen Kimham zure morroia: doala bera zurekin, ene errege jaun horrekin; egiozu egokien iruditzen zaizuna.
39 Erregeak esan zion:—Betor, bada, nirekin Kimham, eta zuri egokien iruditzen zaizuna eginen diot. Eskatzen didazun guztia emango dizut.
40 Igaro zuten denek Jordan ibaia. Erregeak, igaro zuenean, Bartzilai besarkatu zuen eta bedeinkatu. Hau bere herrira itzuli zen.