9 Jaiki zen, bada, erregea eta ate ondoan jarri zen. Jakinarazi zioten jende guztiari erregea ate ondoan jarria zegoela, eta denak erregearen aitzinera etorri ziren.Israeldarrak nor bere etxolara ihesi joanak ziren.
10 Israelgo leinu orotan jendea eztabaidan ari zen, esanez: «Erregeak libratu gintuen geure etsaien menpetik, baita filistearren eskuetatik salbatu ere. Absalom dela eta, ordea, ihes egin behar izan du lurralde honetatik.
11 Guk errege gantzutu genuen Absalom hura hila da guduan. Zergatik ez duzue zerbait egiten, David erregea berriro etorrarazteko?»
12 Davidek Tzadok eta Abiatar apaizak bidali zituen, esanez:—Mintza zakizkiete honela Judako herri-arduradunei: «Zuek izan behar al duzue azkenak erregea bere jauregira etorrarazten?
13 Anaiak zaituztet, neure odolekoak. Azkenak izan behar al duzue erregea etorrarazten?»
14 Amasari, berriz, esan: «Ez al zaitut neure odolekoa? Zigor nazala Jainkoak gogor, baldin eta gudalburu egiten ez bazaitut betiko, Joaben ordez!»
15 Honela bereganatu zituen Judako gizon ororen bihotzak batean, eta eskari hau bidali zioten erregeari: «Itzul zakizkigu, zeure zerbitzari guztiekin».