16 Hortan, hiriko emakume argi batek honela egin zuen oihu:—Adizue, adizue! Esan, arren, Joabi hona hurbiltzeko, berarekin mintzatu nahi dut eta.
17 Hurbildu zen Joab eta emakumeak esan zion:—Zu al zara Joab?Joabek erantzun:—Bai!Emakumeak esan zion:—Entzun zeure mirabe honek esan behar dizuna.Eta Joabek:—Adi nago.
18 Emakumeak, orduan:—Antzina esan ohi zuten: «Galdetzekotan, galdetu Abel hirian, eta kito».
19 Israelen hiri baketsu eta zintzorik bada, gure hauxe da bat. Akabatu egin behar al duzu hainbat israeldarren ama den hiri hau? Zer dela-eta nahi duzu hondatu Jaunaren ondarea?
20 Joabek erantzun zion:—Ez horixe! Horrelakorik ez! Ez dut hondatuko, ez dut desegingo!
21 Ez natorkizue horretara. Baina baduzue hor, bere eskua erregearen kontra jaso duen gizon bat, Efraimgo mendialdekoa. Xeba du izena, Bikriren semea. Emadazue hori, eta alde egingo dut hiritik.Emakumeak, orduan, Joabi:—Hara, harresi gainetik botako dizugu horren burua.
22 Joan zen emakumea jendearengana eta argi mintzatu zitzaion. Moztu zioten, beraz, lepoa Bikriren seme Xebari eta Joabi bota zioten. Orduan, Joabek adarra jo zuen, nork bere etxolara alde egin zezan. Joab Jerusalemera joan zen, erregeagana.