22 Joan zen emakumea jendearengana eta argi mintzatu zitzaion. Moztu zioten, beraz, lepoa Bikriren seme Xebari eta Joabi bota zioten. Orduan, Joabek adarra jo zuen, nork bere etxolara alde egin zezan. Joab Jerusalemera joan zen, erregeagana.
23 Joab zen israeldar gudaroste osoaren buruzagi nagusia; Benaias, Joiadaren semea, keretarren eta peletarren buruzagia;
24 Adoram, lanera behartutakoen arduraduna; Ahiluden seme Josafat, agirizaina;
25 Xeba, idazkaria; Tzadok eta Abiatar, apaizak;
26 Jairko Ira ere Daviden apaiza zen.