1 Jaunak bere etsai guztietatik eta Saulen eskuetatik askatu zuenean, gorazarre hau kantatu zion Davidek Jaunari:
2 «Jauna da nire haitza,nire geriza,bera nire askatzailea,
3 ene Jainkoanire harkaitz babesgarri,nire babeski eta indar salbatzailea,nire gotorlekua,nire ihesleku eta salbatzailea.Zuk nauzu indarkeria-zaleengandik salbatzen.
4 Goretsia Zu!Dei egin nion Jaunari,eta etsaiengandik salbatu ninduen.