11 Hegan zihoanhegaldun izakien gainean,haize-hegaletan agertu zen.
12 Bere inguruanetxolatzat hartu zituen ilunpeak,hodei-laino euritsuak.
13 Haren aurrean distira,su-garretan ikatz goriak.
14 «Ortzitik trumoiajoarazi zuen Jaunak,deiadar egin Goi-goikoak.
15 Geziak jaurtiz sakabanatu zituen,tximista eginez ihes eragin.
16 Itsas hondoa agertu zen,lurraren oinarriak agerian jarriJaunaren orroaz,haren haserre-ziztuaz.
17 «Goitik eskua luzatuz hartu nindueneta uholdetik atera.