22 Jaunaren bideari jarraitu baitiot,ez naiz Jainkoarengandik urrundu.
23 Haren aginduak oroaurrean izan ditut beti,eta ez naiz saihestuharen arauetatik.
24 Haren aurrean zintzo izan naiz,ez dut batere bekaturik egin.
25 Neure zuzentasunaren ordainaeman dit Jaunak,beraren begietangarbi jokatu dut eta.
26 «Leialarentzat leial zara,zintzoarentzat zintzo,
27 asmo garbikoarentzat garbi,asmo txarrekoarentzat zorrotz.
28 Zuk duzu herri zapaldua salbatzen,eta harroputzen handikeria makurrarazten.