45 arrotzek lausengatzen ninduten,entzuten zidaten eta esana betetzen.
46 Atzerritarrak kikildu egin ziren,eta beren gordelekuetatikdar-darka irten.
47 «Gora Jauna,bedeinkatua ene harkaitza!Goretsia Jainkoa,salbatzen nauen haitza!
48 Ene Jainko, zuk mendekatu nauzu,herriak menpean jarri dizkidazu.
49 Etsaien artetik atera nauzu,oldartzen zaizkidanen gainetik jaso,gizon zakarrarengandik askatu.
50 «Horregatik, Jauna,atzerritarren artean goresten zaitut,zure omenez kantatzen dut.
51 Garaipen handiak eman dizkiobere erregeari,maitasunez jokatu dubere gantzutuarekin,Davidekineta beraren ondorengoekin betiko».