5 Herio-uhinek inguratu ninduten,uholde gaiztoek ikaratu;
6 herio-leizeko lokarriekninduten lotu,herio-sareek harrapatu.
7 «Larrialdian dei egin nion Jaunari,dei ene Jainkoari.Eta aditu zuen bere tenplutiknire oihua,haren belarrietaraino heldu zennire deiadarra.
8 Ikaratu zen lurra eta dardaratu,zeruaren oinarriak mugitu,Jainkoaren haserreakbaitzituen astindu.
9 Kea zerion sudurretik,su kiskalgarria, ikatz goriak ahotik.
10 Ireki zuen zerua eta jaitsi zen,oinpean hodei-lainoa zekarren.
11 Hegan zihoanhegaldun izakien gainean,haize-hegaletan agertu zen.