9 Kea zerion sudurretik,su kiskalgarria, ikatz goriak ahotik.
10 Ireki zuen zerua eta jaitsi zen,oinpean hodei-lainoa zekarren.
11 Hegan zihoanhegaldun izakien gainean,haize-hegaletan agertu zen.
12 Bere inguruanetxolatzat hartu zituen ilunpeak,hodei-laino euritsuak.
13 Haren aurrean distira,su-garretan ikatz goriak.
14 «Ortzitik trumoiajoarazi zuen Jaunak,deiadar egin Goi-goikoak.
15 Geziak jaurtiz sakabanatu zituen,tximista eginez ihes eragin.