1 Hona Daviden azken hitzak:«Honela mintzo daJeseren seme David,goienean ezarritako gizona,Jakoben Jainkoaren gantzutua,Israelgo kantari eztia.
2 Jaunaren espirituamintzo da niregan,haren hitza nire ahoan.
3 Israelen Jainkoa mintzatu da,Israelen Harkaitzak esan dit:“Gizon-emakumeenagintari zuzena,Jainkoarekiko begirunezagintzen duena,
4 egunsentiko argia bezalakoa da,goiz-alba garbianjaikitzen den eguzkia,lur bustian ernetako belarraridiz-diz eragiten dion goiz-argia”.
5 Horrelakoxea nire ondorengotzaJainkoaren babespean.Egin du nirekin betiereko ituna,denetan ongi arautua eta sendoa.Berak ematen dit garaipen betea,berak betetzen nire irrika guztiak.