19 Davidek kontsulta egin zion Jaunari:—Erasoko al diet filistearrei? Emango al dizkidazu eskura?Jaunak erantzun zion Davidi:—Bai, eraso! Emango dizkizut eskura filistearrak.
20 Etorri zen David Baal Peritzim deritzan tokira, eta ebaki-ebaki egin zituen filistearrak. Honela zioen: «Ebaki egin ditu Jaunak nire etsaiak, uholdeak ebakidura egin ohi duen bezala». Horregatik deritza toki hari Baal Peritzim, hau da, «Ebakiduren Jauna».
21 Filistearrek han utzi zituzten bere sasijainkoen irudiak, eta Davidek eta beronen gizonek jaso egin zituzten.
22 Geroago, ekin zioten berriro filistearrek, igo eta Refaim haranean zabaldu ziren.
23 Davidek kontsulta egin zion Jaunari, eta Jaunak erantzun zion: «Ez eraso aurrez aurre. Egin itzulingurua haien atzetik eta eraso masustondo aurretik.
24 Masustondo gainetik datorren oin-hotsa nabaritzean, ekin orduan borrokari, orduantxe joango baitzaizu aurretik Jauna filistearren gudarostea suntsitzera».
25 Jaunak agindu bezala egin zuen Davidek, eta Gebatik Gezer sarreraraino xehatu zituen filistearrak.