1 Bildu zituen Davidek berriro Israelgo gizonik aukerakoenak: hogeita hamar mila.
2 Eta Judako Baalatik abiatu zen, bere jende guztiarekin, Jaunaren kutxa handik ekartzeko asmoz. Kutxa hau Jaunaren izenari eskainia dago, izaki hegaldunen gainean jarria dagoen Jaun ahalguztidunaren izenari.
3 Ezarri zuten Jainkoaren kutxa gurdi berri baten gainean eta eraman zuten, muinoan zegoen Abinadaben etxetik. Uza eta Ahio, Abinadaben semeak, zihoazen itzain.
4 Han zeramaten, bada, gurdia, muinoan dagoen Abinadaben etxetik, Jainkoaren kutxa gainean zuela. Ahio aurretik zihoan.
5 David eta israeldar guztiak gogotik dantzatuz eta kantatuz zihoazen aurretik, zipres-zurezko musika-tresnak —zitarak, harpak, danbolinak, albokak eta txilinak— joz.