18 Erre-opariak eta elkartasun-opariak eskaintzen bukatu zuenean, bedeinkatu egin zuen herria Jaun ahalguztidunaren izenean.
19 Ondoren, herri osoari, israeldar jendetza guztiari, gizaseme nahiz emakume, opil bana, haragi-zati bana eta mahaspasa-opil bana eman zizkien. Orduan, jende guztiak nork bere etxera alde egin zuen.
20 David bere jauregia bedeinkatzeko itzuli zenean, Saulen alaba Mikal atera zitzaion, esanez:—Itxura ederra azaldu du gaur Israelgo erregeak, bere morroi-mirabeen aurrean biluzik, edozein lagun zirtzil biluzik jarriko litzatekeen bezala, jarriz!
21 Davidek esan zion Mikali:—Jaunaren aurrean dantzatu naiz, bai. Berak aukeratu nau zuen aitaren eta beronen etxeko guztien ordez, eta Israel Jaunaren herriaren agintari egin nau. Berriro ere dantzatuko naiz Jaunaren aurrean;
22 oraino apalago eta arbuiagarriago eginen dut neure burua. Baina zuk aipatu dituzun mirabe horiek ohoratu egingo naute.
23 Harrezkero, Saulen alaba Mikalek ez zuen haurrik ukan bere bizitza osoan.