4 Han zeramaten, bada, gurdia, muinoan dagoen Abinadaben etxetik, Jainkoaren kutxa gainean zuela. Ahio aurretik zihoan.
5 David eta israeldar guztiak gogotik dantzatuz eta kantatuz zihoazen aurretik, zipres-zurezko musika-tresnak —zitarak, harpak, danbolinak, albokak eta txilinak— joz.
6 Nakonen larrainera heltzean, idiak irristatu egin ziren, eta Uzak, eskua luzatuz, eutsi egin zion Jainkoaren kutxari.
7 Jauna biziki haserretu zitzaion Uzari; bertan zauritu zuen eta han hil zen, Jainkoaren kutxa ondoan.
8 Atsekabetu egin zen David, Jaunak Uza jo eta ebaki zuelako, eta toki hari Peretz-Uza esan zion, hau da, «Uzaren Ebakidura», eta horrela deritza egundaino.
9 Egun hartan Jaunaren beldur izan zen David. Honela zioen: «Nola ekarriko dut, bada, nirera Jaunaren kutxa?»
10 Hala, Davidek ez zuen Jaunaren kutxa berera, Daviden Hirira, sarrarazi nahi izan, eta Gateko Obed-Edomen etxera eraman zuen.