22 Horregatik, Jainko Jauna, handia zara, ez baita zu adinakorik. Ez da jainkorik zu baizik, geure belarriz entzun izan dugun bezala.
23 Ba ote da lurrean Israel zure herria bezalako besterik? Zeu, Jainko, etorri zinen herri hau askatzera, zeure herri egiteko, zeure izena emateko eta beronen alde gauza handiak egiteko. Izugarriak egin dituzu zeure herriaren alde. Ba ote da beste herririk, Egiptotik eta gainerako herri eta jainkoen menpetik askatu duzuna bezalakorik?
24 Zuk Israel zeure herri egin duzu betiko, eta zu zeu, Jauna, berorren Jainko egin zara.
25 Beraz, Jainko Jauna, iraunarazi beti zeure morroi honi eta nire ondorengotzari eman diozun hitza. Egizu esan bezala.
26 Izan bedi handietsia zure izena beti! Esan bezate: “Jaun ahalguztiduna Israelen Jainkoa!” Eta iraun beza zure aurrean, morroi duzun David honen ondorengotzak.
27 Zuk, Jaun ahalguztidun eta Israelen Jainko horrek, ondorengotza hitzeman didazu. Horregatik izan du zure morroi honek zuri otoitz hau egiteko ausardia.
28 Hara, bada, Jainko Jauna, Jainkoa zara zu eta zure hitzak egiazkoak dira. Zure morroi honi halako gauza ederrak hitzeman dizkiozunez,