3 Natanek erantzun zion erregeari:—Zoaz eta bete zeure asmoa, zeurekin baituzu Jauna.
4 Gau hartan, ordea, Jaunak hitz egin zion Natani, esanez:
5 «Zoaz eta esaiozu ene zerbitzari Davidi: Honela mintzo da Jauna: Etxea eraiki behar al didazu zuk, ni bertan bizi nadin?
6 Ez naiz inoiz ere etxe batean bizi izan, israeldarrak Egiptotik atera nituenetik egundaino; bizilekutzat oihal-etxola nuela ibilia naiz.
7 Israeldar ororekin batera ibili izan naizen bitarte osoan, esan al diet inoiz ene herri Israel zaintzeko agindu nien buruzagiei, niretzat zedrozko etxerik egiteko?»
8 Beste hau ere esan zion Jaunak Natani: «Esaiozu, gainera, ene zerbitzari Davidi: Hau dio Jaun ahalguztidunak: Nik atera zintudan larreetatik, artaldeen artetik, ene herri Israelen agintari izateko.
9 Zeurekin izan nauzu ibili zaren toki guztietan. Hondatu ditut aurrean jarri zaizkizun etsaiak oro. Lurreko handikiena bezain izen handia eman dizut.