1 Gerora, Davidek menderatu egin zituen filistearrak, eta beren nagusigoa kendu zien.
2 Jo zituen moabdarrak ere, eta hirutatik bi hilarazi zituen, eta bat bakarrik utzi bizirik. Moabdarrak Daviden menpeko eta zergapeko egin ziren.
3 Tzobako errege Hadadezer, Rehoben semea, ere jo zuen Davidek, hura Eufrates ibai ingurua eskuratzera zihoalarik.
4 Mila eta zazpiehun zaldizko eta hogei mila oinezko atzeman zizkion; zalditeria osoari hanka-zainak ebaki zizkion, baina beretzat gorde zituen ehun guda-gurdi beren zaldiekin.
5 Damaskoko siriarrak Tzobako errege Hadadezerri laguntzera heldu ziren; baina Davidek hogeita bi mila gizon siriar hil zituen.
6 Davidek gobernariak ezarri zizkien Damaskoko siriarrei, eta haren menpeko eta zergapeko egin ziren siriarrak. Jaunak garaipena eman zion Davidi beronen guda-irtenaldi orotan.