12 Aramearrei, moabdarrei, amondarrei, filistearrei, amalektarrei eta Tzobako errege Hadadezerri, Rehoben semeari, harrapatua zen hura guztia.
13 David ospetsua egin zen, aramearrak Gesaltza haranean hondatu eta, hemezortzi mila hil ondoren, itzuli zenean.
14 Gobernariak ipini zituen Edom osoan eta edomdar guztiak Daviden menpeko egin ziren. Jaunak garaipena eman zion Davidi guda-irtenaldi orotan.
15 Israel osoaren errege izan zen David, eta zuzenbidez agintzen zuen bere herri osoan.
16 Joab, Tzeruiaren semea, zuen gudalburu; Josafat, Ahiluden semea, agirizain;
17 Tzadok, Ahituben semea eta Ahimelek, Abiatarren semea, apaiz; eta Seraias idazkari;
18 Benaias, Joiadaren semea, keretarren eta peletarren buruzagi. Daviden semeak, berriz, apaiz ziren.