8 Hadadezerren hiri ziren Betah eta Berotaitik brontze ugari eraman zuen.
9 Hamateko errege Toi-k jakin zuen hondatua zuela Davidek Hadadezerren gudaroste osoa.
10 Orduan, Toik bere seme Joram bidali zion David erregeari, agurtzera eta Hadadezer erregea borrokatu eta hondatu zuelako zorionak ematera. Izan ere, Toi eta Hadadezer elkarren etsai ziren. Joramek urrezko, zilarrezko eta brontzezko ontzi eta tresnak eraman zizkion,
11 eta Davidek Jaunarentzat eskaini zituen, menpean hartutako herri guztien zilarra eta urrea ere eskainiak zituen bezala.
12 Aramearrei, moabdarrei, amondarrei, filistearrei, amalektarrei eta Tzobako errege Hadadezerri, Rehoben semeari, harrapatua zen hura guztia.
13 David ospetsua egin zen, aramearrak Gesaltza haranean hondatu eta, hemezortzi mila hil ondoren, itzuli zenean.
14 Gobernariak ipini zituen Edom osoan eta edomdar guztiak Daviden menpeko egin ziren. Jaunak garaipena eman zion Davidi guda-irtenaldi orotan.