1 Davidek galdetu zuen: «Gelditzen ote da bizirik Saulen senitartekoren bat? Neure onginahia agertu nahi nioke Jonatanengatik».
2 Bazen han Saulen etxeko morroi bat; Tziba zuen izena. Deitu zuten Daviden etxera eta erregeak galdegin zion:—Tziba al haiz?Hark erantzun:—Hala naiz, zu zerbitzatzeko.
3 Erregeak, orduan:—Bizi al da Saulen etxeko inor? Neure onginahia agertu nahi niokek, Jainkoak nahi bezala.Tzibak erregeari:—Bizi da oraindik Jonatanen seme bat; elbarri ditu bi oinak.
4 Erregeak galdetu zion:—Non da?Tzibak erregeari:—Amielen seme Makirren etxean, Lo-Debarren.
5 Lo-Debartik, Amielen seme Makirren etxetik ekartzeko agindu zuen Davidek.
6 Mefi-Boxet, Jonatanen semea eta Saulen biloba, Davidengana heldu zenean, ahuspeztu egin zen. Davidek esan zion:—Mefi-Boxet!Hark erantzun:—Hemen nauzu, zu zerbitzatzeko.