3 Erregeak, orduan:—Bizi al da Saulen etxeko inor? Neure onginahia agertu nahi niokek, Jainkoak nahi bezala.Tzibak erregeari:—Bizi da oraindik Jonatanen seme bat; elbarri ditu bi oinak.
4 Erregeak galdetu zion:—Non da?Tzibak erregeari:—Amielen seme Makirren etxean, Lo-Debarren.
5 Lo-Debartik, Amielen seme Makirren etxetik ekartzeko agindu zuen Davidek.
6 Mefi-Boxet, Jonatanen semea eta Saulen biloba, Davidengana heldu zenean, ahuspeztu egin zen. Davidek esan zion:—Mefi-Boxet!Hark erantzun:—Hemen nauzu, zu zerbitzatzeko.
7 Davidek esan zion:—Ez izan beldur. Onginahiz hartu nahi zaitut, zuen aita Jonatanengatik. Zuen aitona Saulen lur guztiak itzuliko dizkizut. Eta zuk nire mahaian jango duzu beti.
8 Mefi-Boxetek, ahuspezturik, esan zion:—Zer da, bada, zure zerbitzari hau, ni bezalako zakur akabatu bati zuk begiratzeko?
9 Orduan, erregeak Tzibari, Saulen morroi izanari, dei egin eta esan zion:—Saulenak eta beronen etxekoenak izan ziren ondasun guztiak hire nagusiaren bilobari ematen zizkioat.