Habakuk 1 EABD

1 Jainkoak Habakuk profetari agertu zion mezua.

Profeta laguntza eske oihuka

2 Noiz arte ari behar dut, Jauna,zuri erreguka, zuk entzun gabe?Noiz arte ari behar dut oihukagogorkeriaren aurka,zuk lagundu gabe?

3 Zergatik ikusarazten didazuhorrenbeste bidegabekeria?Nola egon zintezkezapalketari begira?Hondamen eta gogorkeriaugari aurrean,auziak eta borrokak nonahi.

4 Legeak ez du indarrik,zuzenbidea oinperatua dago.Gaiztoak inguratua dago zintzoa,epai okerrak ematen dira.

Jaunaren erantzuna: babiloniarren erasoa

5 Honela dio Jaunak:«Begira iezaiezue beste herriei,ikusi;harri zaitezte, harritu!Gertatzeko baitago zerbait:ez zenukete sinetsiko erekontatuko balizuete.

6 Horra,babiloniarrak jaikiaraziko ditut,herri bihotz-gogor eta ausarta.Bazterrik bazter dabiltza munduan,besteren lurraldeakberentzat hartuz.

7 Herri izugarri eta ikaragarria:berak ezartzen ditulegea eta nagusitza.

8 Haren zaldiaklehoinabarrak baino bizkorrago,gauez ateratzen direnotsoak baino amorratuago.Haren zaldunak lasterka datoz,urrutitik, hegan,arranoa harrapakinarengainera bezala.

9 Hor datoz denakgogorkeriaz beterik,aurpegia beti aurrera;itsas hondarra bezainbat presoegiten dute.

10 Erregeak isekaz darabiltzate,handikiei irri egiten.Gotorlekuek barreguraematen diete,ondoan lur-pilak eginezhartzen baitituzte.

11 Haizea bezala, batera nahiz bestera,aurrera doaz.Indarra dute beren jainko».

Profetak berriro Jaunari dei

12 Ez ote zara zu, Jauna,betidanik nire Jainko santu,heriotzaren garaile?Jauna, nire harkaitza,zeuk hartu dituzu babiloniarrokzeure epaia betetzeko,zeuk eman diezu indarragu zigortzeko.

13 Garbiegi dituzu begiakgaiztakeria aurrean edukitzeko,jasanezineko duzu zapalketa.Nolatan zaude, bada,maltzur horiei begira?Nolatan isilik, gaiztoak zintzoairensten duen bitartean?

14 Itsasoko arrainedo nagusi gabeko narrasti bailirandarabiltzazu gizakumeak.

15 Nola amuak arraina,hala dute babiloniarrekjendea harrapatzen:sareetara erakarrieta biltzen dituzte.Orduan jai egiten dutepozez jauzika.

16 Sakrifizioakeskaintzen dizkiete sareei,intsentsua erretzen,janari gozo eta oparoaeman dietela eta.

17 Behin eta berriz sareak hustuz,herriak gupidagabe hiltzenjarraituko ote dute?

Kapituluak

1 2 3