Habakuk 2 EABD

1 Neure guardia-postuan egongo naiz,neure dorrean zutik,Jaunak zer esaten didan zain,nire kexari zer erantzutenote dion zain.

Jaunaren erantzuna: zapaltzailearen zigorra

2 Jaunak honela erantzun zidan:«Idatzi agertuko dizudana,ezarri taulatxoetan,erraz irakurtzeko eran.

3 Ikuskari hau ez da beteko,epea burutu arte,baina badoa helbururantz,ez du huts egingo.Luzatzen bada, zuk itxaron,iritsiko baita,berandu gabe iritsi ere.

4 Harroak ez du bakerik bere baitan;zintzoa, ordea,bere leialtasunari esker biziko da».

5 Benetan, ardoa engainagarri da:harroputz horiez da berearekin irtengo.Herio Leizeak bezalazabaltzen du aho-zuloaeta Herioak bezain aseezina da.Nazio guztiak beretzat hartzen ditueta herri guztiak menderatzen.

6 Baina herriek iseka egingo dioteeta koplak aterako, denek batera.Hara zer esango duten:«Zoritxarrekoa zu,besteren ondasunezaberasten zaren hori—noiz arte?—,zeure zorra gero eta astunagoegiten ari baitzara!

Bost madarikazioak

7 Gutxien uste duzulaaltxatuko zaizkizu hartzekodunak;iratzarriko diraeta astin-astin egingo zaituzte.Zeu izango zara orduanhaien harrapakin.

8 Zuk hainbat herririharrapatu diozun bezala,hala harrapatuko dizutebeste herriek zuri.Eta hori,isuri duzun giza odolarengatik,herrialdeei, hirieieta bertako jendeariegindako gogorkeriengatik.

9 «Zoritxarrekoa zu,zoritxarrari ihes egin ustezetxea bidegabeko irabazizaberastu duzun hori,gordeleku seguruaeduki ahal izateko!

10 Zeure etxea lotsagarriuztea lortu duzu;hainbat herri suntsituz,zeure burua galdu duzu.

11 Hormetako harriek ereoihu egingo dute zure aurka,eta zurezko habeekoihartzun egingo diete.

12 «Zoritxarrekoa zu,hiriak odol-isurketaz jasotzeneta herriak bidegabekeriazhanditzen dituzun hori!

13 Hauxe baitu erabakiJaun ahalguztidunak:herrien lanak desegin ditzala suak,haien ahaleginakgerta daitezela alferrikako.

14 Bai, nola urak itsasoa,hala beteko du lurraJaunaren aintzaren ezagupenak.

15 «Zoritxarrekoa zu,ardo pozoitua edanarazizauzokoak mozkortzen dituzun hori,horrela haieklarrugorrian agerrarazteko!

16 Lotsaz bete zara, ez ohorez;edan zuk ere,eta agertu larrugorrian.Jaunak bere haserre-kopatikedanaraziko dizueta lotsa izango duzu ohore ordez.

17 Bai, Libanori egin zeniongogorkeriakazpian hartuko zaitu.Egin zenuen abere-hilketakizu-ikara emango dizu.Eta hori,isuri duzun giza odolarengatik,herrialdeei, hirieieta bertako jendeariegindako gogorkeriengatik.

18 «Ba al du zentzurikartisauak idoloa egiteak,metal urtuzko irudieta gezur-bide huts delarik?Ba al du zentzurik artisauakberak eginiko idolo mutueifede emateak?

19 «Zoritxarrekoa zu,egur-puska bati: “Esna zaitez!”eta harri mutuari: “Jaiki!”esaten diezun hori!Agertuko ote dizute horiekmezurik?Urrez eta zilarrezjantziak daude, bai,baina beren baitan ez dutebizi-arnasarik.

20 Jauna, ordea,bere tenplu santuan dago:bego isilik lur osoa haren aurrean!»

Kapituluak

1 2 3