Habakuk 3 EABD

Habakuken otoitza: «Zeure herria salbatzera atera zara»

1 Habakuk profetaren otoitza. Erosta-doinuan .

2 Entzun dut, Jauna, zure berri;ikaraturik nauka, Jauna,zuk egindakoak.Berrizta ezazu gure garaiotan,ezagutarazi gure garaiotan.Haserre bazaude ere,ez ahaztu errukior zarela.

3 Teman aldetik dator Jainkoa,Paran menditik Jainko santua.Haren handi-ospeakestalia du zerua,haren gorespenez betea da lurra.

4 Haren argiaeguzkia bezain distiratsu;haren eskuei distira darie,han baitauka gordea bere indarra.

5 Izurritea doa haren aurretik,sukarra zabaltzen haren ondoren.

6 Hura gelditueta dardara dagi lurrak,hark begiratu eta ikara dira herriak.Hauts bihurtzen diraantzinako mendiak,gainbehera amiltzenaspaldiko muinoak,haren betidaniko ibilbideak.

7 Kuxandarren oihal-etxolakdeseginak ikusi ditut,madiandarren oihal-txabolakastindurik.

8 Ibaien aurka al zaude, Jauna,ibaien aurka al zaude haserre,itsasoaren aurka sumindua,zeure zaldien gainean eseria,gurdien gainean garaile zoazela?

9 Gertu daukazu uztaia,prestaturik gezi ahaltsuak.Zuk lurra ebakieta errekak sortzen dira.

10 Zu ikusi,eta dardara dagite mendiek.Euri-jasak dira goian-behean,orro dagi itsasoak,olatu handiak harrotuz.

11 Eguzki-ilargiakberen gordelekuan geldi,zure geziek alderik aldedistira egitean,zure lantza distiratsuak argi egitean.

12 Sumindurik zoaz lurrean zehar,haserre dituzu nazioak zapaltzen.

13 Zeure herria salbatzera atera zara,zeure aukeratua salbatzera.Gaiztoaren alderdiariburua hautsi diozu,alderdi osoaorpotik leporaino desegin duzu.

14 Haien buruzagiakberen geziz zulatu dituzu,eraso batean gu sakabanatzera,gizagaixo batezkutuan irenstera bezala,pozik zetozenean.

15 Itsasoa zaldiz zeharkatu duzu,ur handiak harrotuz.

16 Entzun dudanean,ikarak hartu dit barrua.Zarata aditzean,dardaraz ditut ezpainak.Ahulezia sartu zait hezurretaraino,koloka ditut oinak.Geldi nago ni, egun larriaren zain,zapaltzen gaituen herriari datorkionegunaren zain.

17 Pikondoak ez du pikurik,ezta mahastiak ere fruiturik.Olibondoak huts egin du,soroek uztarik ez.Artegian ez dago ardirik,ezta ukuiluan ere abererik.

18 Hala ere, alai nago ni Jaunarekin,pozaren pozezsalbatzaile dudan Jainkoarekin.

19 Jainko Jauna dut neure indar,basahuntzaren arintasunaeman die nire zangoeieta gainez gain nau ibilarazten. Koru-zuzendariari. Zitaraz laguntzeko . # gainez gain ibilarazi Dt 32Is 58

Kapituluak

1 2 3