1 Habakuk profetaren otoitza. Erosta-doinuan .
2 Entzun dut, Jauna, zure berri;ikaraturik nauka, Jauna,zuk egindakoak.Berrizta ezazu gure garaiotan,ezagutarazi gure garaiotan.Haserre bazaude ere,ez ahaztu errukior zarela.
3 Teman aldetik dator Jainkoa,Paran menditik Jainko santua.Haren handi-ospeakestalia du zerua,haren gorespenez betea da lurra.
4 Haren argiaeguzkia bezain distiratsu;haren eskuei distira darie,han baitauka gordea bere indarra.
5 Izurritea doa haren aurretik,sukarra zabaltzen haren ondoren.
6 Hura gelditueta dardara dagi lurrak,hark begiratu eta ikara dira herriak.Hauts bihurtzen diraantzinako mendiak,gainbehera amiltzenaspaldiko muinoak,haren betidaniko ibilbideak.
7 Kuxandarren oihal-etxolakdeseginak ikusi ditut,madiandarren oihal-txabolakastindurik.