12 Sumindurik zoaz lurrean zehar,haserre dituzu nazioak zapaltzen.
13 Zeure herria salbatzera atera zara,zeure aukeratua salbatzera.Gaiztoaren alderdiariburua hautsi diozu,alderdi osoaorpotik leporaino desegin duzu.
14 Haien buruzagiakberen geziz zulatu dituzu,eraso batean gu sakabanatzera,gizagaixo batezkutuan irenstera bezala,pozik zetozenean.
15 Itsasoa zaldiz zeharkatu duzu,ur handiak harrotuz.
16 Entzun dudanean,ikarak hartu dit barrua.Zarata aditzean,dardaraz ditut ezpainak.Ahulezia sartu zait hezurretaraino,koloka ditut oinak.Geldi nago ni, egun larriaren zain,zapaltzen gaituen herriari datorkionegunaren zain.
17 Pikondoak ez du pikurik,ezta mahastiak ere fruiturik.Olibondoak huts egin du,soroek uztarik ez.Artegian ez dago ardirik,ezta ukuiluan ere abererik.
18 Hala ere, alai nago ni Jaunarekin,pozaren pozezsalbatzaile dudan Jainkoarekin.