1 Hona Beeri-ren seme Oseasi Jaunak zuzendu zion mezua, Uzias, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege eta Joaxen seme Jeroboam Israelgo errege zirela.
2 Hona nola hasi zen Jauna Oseasen bitartez herriari hitz egiten. Jaunak agindu zion Oseasi: «Ea, hartzazu emagaldu bat emaztetzat eta izan harekin sasiko haurrak, herri hau ere prostituzioan baitabil, niregandik, Jaun honengandik, urruti».
3 Oseasek Diblaim-en alaba Gomer hartu zuen emaztetzat. Gomer-ek haurdun gelditu eta semea eman zion.
4 Orduan, Jaunak esan zion Oseasi: «Jarriozu izena “Izreel”, zeren, luzatu gabe, Izreelen isuritako odolaren kontuak eskatuko baitizkiot Jehu-ren jatorriari, eta Israelgo errege-jatorria bukaraziko dut.
5 Egun hartan, Israelen guda-indarrak suntsitu egingo ditut Izreelgo haranean».