Oseas 4 EABD

Jauna Israelekin auzitan

1 Entzun Jaunaren hitza,israeldarrok,Jauna auzitan ari baitalurralde honetako jendearekin:«Ez da leialtasunik,ez maitasunik lurraldean,eta ez naute Jainkotzat aitortzen.

2 Madarikazioa eta gezurra,hilketa, lapurretaeta adulterioa ugari,odola odolaren gain.

3 Horregatik, dolu dagi lurraketa hiltzear daudebertan bizi direnak.Basapiztiak eta hegaztiak,baita arrainak ere,denak galduko dira.

Jauna apaizekin auzitan. Idolatriaren aurka

4 «Ez biezaio inork inori salaketaeta errietarik egin.Zure aurka dut auzia, apaiz.

5 Gau eta egunegiten duzue estropezu,eta zuek bezala profetek ere.Horregatik,zuen ama Israel galdu egingo dut.

6 Nire herria hondatu egingo dut,aintzat hartzen ez nauelako.Zuk ez bainauzuaintzat hartu nahi izan,nik ere ez zaitutneuretzat apaiz hartuko.Zure Jainkoaren irakaspenaahaztu duzunez gero,nik ere ahaztu egingo ditutzure seme-alabak.

7 Den-denek egin dutenire aurka bekatu;beren ospea lotsa bihurtuko diet.

8 Nire herriak bekatuengatikegiten dituen opariezmantentzen dira apaizak;horregatik, nire herriakbekatu egin dezan nahi dute.

9 Bai herriak, bai apaizakzori bera izango dute:beren jokabideagatikkontuak eskatuko dizkiet,beren egiteen ordaina emango diet.

10 Jango dute, baina ez dira aseko;emagaldu sakratuekinelkartuko dira,baina ez dute haurrik izango;Jauna bazter utzi baitute,beste jainkoei jarraitzeko.

11 «Ardoak eta pattarrakburua txoratu diote nire herriari.

12 Egur-puska batiegiten diote kontsulta,zurezko idolo batekematen dizkie erantzunak.Prostituzio-haizeak jo ditu,beste jainkoen atzetik joateko,ni, beren Jainkoa, bazter utzirik.

13 Mendi-gailurretansakrifizioak eskaintzen dituzte,muinoetan intsentsua erretzen,arte, urki eta haritzenitzalpe ederrean.Horrela, zuen alabakemagaldu sakratu bihurtu dira,zuen errainak adulteriogile.

14 Hala ere, ez diet zuen alabeikonturik eskatuko,emagaldu bihurtu direlako;ezta zuen errainei ere,adulteriogile bihurtu direlako.Apaizak berak baitoazemagalduekin,tenpluko emagalduekinelkartzen baitirasakrifizioak eskaintzeko.Eta hala, zentzugabeko herriahondamendira doa.

15 Zu, Israel,nirekiko desleial bazara ere,Juda behintzatez dadila errudun izan.Ez joan Gilgalgo santutegira,ez igo Bet-Aben-era,ez hartu Jainko bizia ahotanzin egiteko.

16 Bai, larrabehia bezainbihurri da Israel.Nola larratuko ditu, bada,Jaunak zelai zabalean,arkumetxoak balira bezala?

17 Efraim idoloekin lotuegia dago:utziozue!

18 Ardo-edana egin ondoren,prostituzioari eman diote erabat,eta haien buruzagieklotsaizuna dute gogoko.

19 Baina haize-bolada batekeramango ditu,eta lotsa izango diraberen sakrifizioez.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14