Oseas 13 EABD

«Ez dut gupidarik bihotzean»

1 Efraim mintzo zenean,ikara sortzen zuen Israelen.Baina, Baal zerbitzatuz,errudun bihurtueta galdu egin zen.

2 Oraindik ere bekatu eginezjarraitzen dute:beren zilarrez, jainko-irudiakmoldatzen dituzteberen asmamenaren arabera,artisau-lan hutsa guztia.Baina sakrifizioak eskaini beharomen zaizkie.Gizakiak zekorrei musuka!

3 Horregatik, goiz-lainoarenantzeko izango dira,berehala kentzen duengoiz-ihintzaren antzeko;haizeak larrainetik urruti daramanlasto-izpiaren eta tximiniatik doankearen antzeko.

4 Honela dio Jaunak:«Baina ni, Jaun hau,zure Jainkoa naizEgipton zeundenetik.Ez duzu ni beste jainkorikaitortu behar,ez baita nitaz kanpobeste salbatzailerik.

5 Nik zaindu zintudan basamortuan,lur idorrean.

6 Janaritu nituen eta ase ziren.Baina ase orduko,harrotu egin zireneta ahaztu egin ninduten.

7 Beraz,lehoi bihurtuko naiz haientzat,lehoinabarra bezalaegongo natzaie zelatan.

8 Umeak harrapatu dizkiotenhartz amak bezala egingo diet eraso,bularra urratuko diet.Lehoi amak bezala irentsiko ditut,basapiztiek sarraskituko dituzte.

9 Zureak egin du, Israel;ez duzu ni beste laguntzailerik.

10 Non duzu orain zeure erregea,zeure hirietan salba zaitzan?Non dira zure agintariak?Hala eskatu zenidan:“Emazkidazu erregeaeta buruzagiak”.

11 Haserreturik, erregea eman nizuneta, sumindurik,kendu egingo dizut orain.

12 Efraimen bekatua gogoan daukat,haren hutsegiteak ongi jasoak ditut.

13 Haur zoro baten antzeko da Israel:amari erdiminak iristean,ez da aterabidean jartzen.

14 Eta Hildakoen Egoitzatikatera egingo ote ditut?Heriotzatik askatu egingo ote ditut?Herio, non dituk heure izurriak?Herio-leize,non dituk heure gaitzak?Ez dut gupidarik bihotzean».

15 Efraim bere senideen arteanjori ageri bada ere,hego-haizea bidaliko du Jaunakbasamortuan gora:Efraimen urburua lehortuko du,iturriak agortuko.Altxorreko bitxi eder guztiakeraman egingo dizkiote.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14