1 «Entzun hau, apaizok!Egon adi, Israelgo buruzagiok!Egon erne, errege-etxekook!Zuzenbidearen babeslebehar zenuten izan.Zuek, ordea, herriarentzat tranpaizan zarete Mitzpa-n,sare zabaldua Taborren,
2 zulo sakona Xitim-en.Denok zigortuko zaituztet.
3 Ongi ezagutzen dut Efraim,Israel ez zait ezkutuko.Efraim prostituzioan dabil,Israel kutsaturik dago.
4 Egin duten okerrak ez die uztenberen Jainkoarengana bihurtzen.Izan ere, prostituzio-haizeahondoraino sartu zaie,eta ez dute Jauna aintzat hartu nahi.
5 Bere harrokeriak salatzen du Israel.Bere bekatuan estropezuegiten du Efraimek, Israel herriak,eta harekin bateraegingo du estropezu Judak ere.
6 Sakrifiziotarako ardi eta behiekinaterako dira Jaunaren bila,baina ez dute aurkituko,urrutira alde egin baitie.
7 Desleial izan zaizkio Jaunari,sasikumeak sortu baitituzte.Luzaro gabe irentsiko dituzteberen lur eta guzti».
8 Jo adarra Gibean!Jo turuta Raman!Egin deiadarra Bet-Abenen!Atzetik dituzu, Benjamin!
9 Badator zigor-egunaeta Efraim hondamendibihurtuko da.Ziur gertatuko da hori;jakin bezate Israelgo leinuek.
10 Honela dio Jaunak:«Mugarriak aurreratzendituztenek bezalajokatzen dute Judako buruzagiek.Ura bezala isuriko dietneure haserrea.
11 Efraim zapaldua dago,hautsia haren eskubidea,hutsaren atzetik lehiatu baita.
12 Sitsa bezala izango naizEfraimentzat,pipia bezala Judako jendearentzat.
13 Efraimek bere gaitza ikusi zueneaneta Judak bere zauria,Asiriara jo zuten,mandatariak bidali zizkiotenerrege handiari.Baina hark ezin zintuzten sendatu,ezin zizuen zauria osatu.
14 Lehoiaren antzeko izango naizEfraimentzat,lehoi gaztearen antzekoJudarentzat.Neuk harrapatuko duteta alde egingo,neurekin eramango duteta inork ez du askatuko.
15 «Neure bizilekura itzultzera noa,beren errua aitortueta bila nazaten arte.Atsekabe-aldian nireganabihurtuko dira agian… ».