6 Gomer-ek berriro haurdun gelditu eta alaba izan zuen. Eta Jaunak esan zion Oseasi: «Jarriozu izena “Ez-maitea”, gaurdanik ez baitut Israel herria maite izango, ez diot barkatuko.
7 Juda herria, ordea, bai, maite izango dut, eta nik, beren Jainko Jaun honek, salbatu egingo ditut. Baina ez ditut salbatuko gudu eginez, ez armaz eta ez gerraz, ez zaldiz eta ez zaldunez».
8 «Ez-maitea» bularretik kendu ondoren, Gomer-ek berriro haurdun gelditu eta semea izan zuen.
9 Eta Jaunak esan zion Oseasi: «Jarriozu izena “Ez-nire-herria”, zuek ez baitzarete jadanik nire herria eta ni ez bainaiz zuen Jainkoa».