5 Samariako jendea dardaraz dago,dolu dagite herriak eta apaizeriak,Bet-Abengo zekorra dela-eta.Zeren beren pozbide eta ospe zutenidoloa urruti baitaramate.
6 Hura ere Asiriara eramango dute,errege handiari eskaintzeko.Lotsak hartuko du Efraim,lotsagarri izango da Israel,bere burutazioengatik.
7 Samariarenak egin du:badoa haren erregea,ezpala ur-azalean bezala.
8 Hondatuak izango diramuinoetako sasikultu-lekuak,Israeli huts egitera eragin ziotenak.Sasiak eta laharrakhartuko ditu aldareak.Orduan, honela esango diete mendiei:«Ezkuta gaitzazue»,eta muinoei:«Eror zaitezte gure gainera».
9 Honela dio Jaunak:«Gibeako garaian hasita,bekatuan ari da Israel.Orduz gero, ez da aldatu.Beraz, guduak Gibean bertanharrapatuko ditu gaizkileak.
10 Zigortzea erabaki dut:herriak haien aurka bilduko dira,behin eta berrizko bekatuenordaina emateko.
11 «Ongi hezitako bigantxa zen Efraim,garia jotzen gogotsua.Haren lepo ederrarenondotik pasa nintzenean,uztarria lotu nion Efraimi,Judak goldean egin zezan,eta Jakobek arean.