20 Egun hartan ituna egingo dutneure herriaren alde,basapiztia, hegazti eta narrastiekin.Uztaiak eta ezpatak hautsiko ditut,lur honetan ez da gehiagogudurik izango.Lasai biziaraziko dut neure herria.
21 Neure emazte egingo zaitut betiko.Gure ezkontza zuzenaeta legezkoa izango da,maitasuna eta errukiaizango ditu oinarri.
22 Neure emazte egingo zaitutleialtasun iraunkorrez.Orduan ezagutuko duzuzeure Jaun hau.
23 Egun hartan—hala diot nik, Jaunak—erantzun egingo dut:zeruari euria emango diot,eta zeruak lurrari ura emango dio;
24 lurrak gari, ardo eta olioariugaritasuna emango die,eta hauek “Izreel”en beharrarierantzungo diote.
25 Neure herrialurraldean landatuko dut,“Ez-maitea” maiteko,eta “Ez-nire-herria”ri“Zu-nire-herria” esango diot,eta berak “Ene Jainko”erantzungo dit».