5 Bestela, larrugorrian utziko dut,jaio zen egunean bezala biluzik.Basamortuaren antzeko egingo dut,lur idor bihurtukoeta egarriz hilaraziko.
6 Ez dut haren haurrik maiteko,emagaldukume baitira.
7 Bai, emagaldua dute ama,lotsagarri dabilmundura ekarri dituena.Honela baitio:“Noan maitaleen atzetik,haiek ematen dizkidate ogia eta ura,artilea eta lihoa, olioa eta edaria”.
8 Horregatik, bidea sasiz itxiko diot,inguruan hesia jarriko,bere bidezidorrik gehiagoaurki ez dezan.
9 Maitaleei segika ibiliko da,baina ez ditu atzemango.Bila ibiliko da,baina ez ditu aurkituko.Orduan, esango du:“Bihur nadinlehenengo senarrarengana,orain baino hobeto nengoen eta”.
10 Ez zuen ikustennik ematen nizkiolagaria, ardoa eta olioa.Eta esku beteka ematen nizkionzilarra eta urreaBaalen zerbitzurakoerabiltzen zituen.
11 Horregatik, kendu egingo diotneure garia bere garaian,baita ardoa ere bere sasoian.Kendu egingo dizkiotneure artilea eta lihoa,haren larrugorriaren estalgarriak.