9 Maitaleei segika ibiliko da,baina ez ditu atzemango.Bila ibiliko da,baina ez ditu aurkituko.Orduan, esango du:“Bihur nadinlehenengo senarrarengana,orain baino hobeto nengoen eta”.
10 Ez zuen ikustennik ematen nizkiolagaria, ardoa eta olioa.Eta esku beteka ematen nizkionzilarra eta urreaBaalen zerbitzurakoerabiltzen zituen.
11 Horregatik, kendu egingo diotneure garia bere garaian,baita ardoa ere bere sasoian.Kendu egingo dizkiotneure artilea eta lihoa,haren larrugorriaren estalgarriak.
12 Larrugorri azalduko dutbere maitaleen aurrean,eta ez du inorknire eskutik askatuko.
13 Haren festa guztiakbukaraziko ditut:urteko jai, ilberri eta larunbatak,eta ospakizun guztiak.
14 Mahastia eta pikondoahondatu egingo dizkiot,haietaz baitzioen:“Maitaleek emandako sari ditut”.Sastraka bihurtuko dituteta basapiztiek jango dituzte.
15 Kontuak eskatuko dizkiotBaalei intsentsuaeskaintzen zien egunengatik.Eraztun eta lepokoz apaindurik,bere maitaleen atzetik ibili ohi zeneta ni ahaztu egiten ninduen.Hala diot nik, Jaunak.