1 Entzun Jaunaren hitza,israeldarrok,Jauna auzitan ari baitalurralde honetako jendearekin:«Ez da leialtasunik,ez maitasunik lurraldean,eta ez naute Jainkotzat aitortzen.
2 Madarikazioa eta gezurra,hilketa, lapurretaeta adulterioa ugari,odola odolaren gain.
3 Horregatik, dolu dagi lurraketa hiltzear daudebertan bizi direnak.Basapiztiak eta hegaztiak,baita arrainak ere,denak galduko dira.
4 «Ez biezaio inork inori salaketaeta errietarik egin.Zure aurka dut auzia, apaiz.
5 Gau eta egunegiten duzue estropezu,eta zuek bezala profetek ere.Horregatik,zuen ama Israel galdu egingo dut.
6 Nire herria hondatu egingo dut,aintzat hartzen ez nauelako.Zuk ez bainauzuaintzat hartu nahi izan,nik ere ez zaitutneuretzat apaiz hartuko.Zure Jainkoaren irakaspenaahaztu duzunez gero,nik ere ahaztu egingo ditutzure seme-alabak.